XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolakoa da latinoen sindikatitza? Europa hegoaldeko sindikaritza erabat bestea da.

Nabarmenki urrutiratzen da bai anglosajon eta bai Europa erdiko eta ifarraldeko sindikaritzatik.

Ideologiari eta politikari indartsuki lotua da, eta tarteka, iraultzailea da.

Hori bai, egitez baino hitzez gehiago; izan ere, praktikan, latinoen sindikatoak ez dire hain ezberdinak.

Hala ere, hain burrukalari eta hain erreibindikatzaile izatean, Europako beste sindikatoak baino gartsukiago defenditzen dituzte demokrazia aurrerakoago batera eramango dituzten bideak.

Alde batetik, ideologiak hain indar haundia izanik, sindikaritza honetan militanteak zerikusi haundiagoa dute kidetuak baino.

Sindikato hauetan kidetzen direnak, gehienbat, ideologia sozial edo politiko batetan murgilduak dire.

Horregatik, langile kidetuak Inglaterran edo Europa erdi eta ifarrean baino askoz ere gutxiago dire.

Frantzian, adibidez, %-tik 20-ra ez dire irixten.

Bestalde, gizarte batetan ideologia asko edo sozial eta politikazko ikuspegi asko direlako, Europako egoaldeko Estatuetan sindikato asko dire: zentrale sindikal asko direla, alegia.